Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat hilda topatu dute Bilboko itsasadarrean, Barakaldo parean

Gorpua Arrontegiko zubiaren azpian aurkitu dute. 65-70 urtekoa zen emakumea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakume bat hilotz topatu dute gaur arratsaldean Bilboko itsadararreko uretan, Arrontegiko zubiaren (Barakaldo) parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

13:40ean, itsadarreko uretan gorpu bat zegoela ohartarazi diote Ertzaintzari. Polizia autonomikoa, Udaltzaingoa, anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilotza berreskuratu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko eta biktima (65-70 urte ingurukoa) identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken ordukoa