Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Azken eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu dute Portugaleten

Portugaleteko Mugimendu Feministak deitu du hitzordua astearte honetarako, joan den astean udalerri horretan bertan emakumezko batek jasandako erasoa gaitzesteko asmoz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetarako, arratsaldeko 20:00etan eta Metro geltokiaren inguruan, elkarretaratzea deitu du Portugaleteko Mugimendu Feministak, joan den ostiralean emakume batek pairatutako eraso sexista salatzeko asmoz.

Gizonezko batek kolpeak eta ukabilkadak eman zizkion emakumezkoari buruan, Portugaleteko Casilda Iturriza kalean, goizeko 09:30ak aldera.

Herritar batek abisua eman ostean, Ertzaintza bertaratu zen eta gizonezkoa atxilotu egin zuen, genero-indarkeriarekin lotutako delitua leporatuta. Bestalde, emakumezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

--------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Portugalete argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Delituak albisteak Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak