Gizartea -

Gipuzkoa

Kamioi bat kiskali da Irunen, AP-8ko bidesariaren kontra talka egin ostean

Kamioilaria lekuan bertan artatu duten arren, ez ditu zauri larririk izan, eta, ondorioz, ez dute ospitalera eraman behar izan.

Suak kamioia kiskali du. Argazkia: @Ionma (Twitter)
Suak kamioia kiskali du. Argazkia: @Ionma (Twitter)
Suak kamioia kiskali du. Argazkia: @Ionma (Twitter)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du astelehen honetan Irunen (Gipuzkoa), AP-8ko bidesariaren kontra talka egin ostean. Ibilgailua erabat kiskalita geratu den arren, gidariak ez ditu zauri larririk izan, eta lekuan bertan artatu duten medikuek ez dute erietxera eraman behar izan.

13:30ak aldera izan da zirkulazio-istripua. Ordu horretan, kamioiak AP-8 autobideko ordainsariaren kontra talka egin du. Kolpearen eraginez, ibilgailu horrek su hartu du eta kiskalita geratu da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioilaria lekuan bertan artatu duten arren, ez ditu zauri larririk izan, eta, ondorioz, ez dute ospitalera eraman behar izan.

Suhiltzaileak oraindik ari dira lanean, eta autobiderako sarrera-irteerak oztopatuta daude. Gainera, bi norabideetan auto-ilara handiak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea albisteak Irun Albisteak AP-68 autobideko istripuak gaur