Gizartea -

Gertaera

Gizon bat eta hildako neskato baten ama atxilotu dituzte Valladoliden

Antza denez, neskak (lau urte) tratu txarrak jasan ditu, baliteke horregatik hil izana. Gaztela eta Leongo Gobernuak hartu du bere gain ahizparen (12 urte) zaintza.

Valladoliden ustezko tratu txarrengatik lau urteko haurra hil da

1:00

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valladolideko Polizia Nazionalak gizon bat eta asteazkenean bihotz-birikien geldialdia zuela ospitaleratu zuten neskatoaren ama atxilotu ditu. Neska atzo, ostegunean, hil zen, Gobernu espainiarrak Valladoliden duen Ordezkaritzak jakinarazi zuenez.

Atxilotuak Polizia-etxean daude oraindik, eta datozen orduetan epailearenera eramango dituzte, Eferen arabera.

Atxiloketaren ostean, Valladolideko Guardia Epaitegiak auziaren sekretua ezarri zuen. Polizia, bere aldetik, adingabearen (Lau urte) heriotza ikertzen ari da. Baliteke jasandako tratu txarrengatik hil izana.

Asteazkenean ospitaleratu zuten neskatoa, Valladolideko Pediatria Larrialdien sailean, bihotz-birikiak geldirik zituela, eta atzo goizean hil zen.

Horrezkero, Polizia Nazionalak ama eta gizon -ez da aita- bat atxilotu zituen.

Bestalde, Gaztela Leongo Juntak hildakoaren ahizparen (12 urte) zaintza hartu du bere gain eta harrera zentro batera eraman dute, Familia eta Berdintasun kontseilariak Eferi adierazi dionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Delituak Espainia argazkiak Gaurko azken ordukoa