Gizartea -

Zirkulazio istripua

Hiru autoren arteko istripua izan da A8an Muskizen, eta ilarak sortu dira

Pertsona bat arin zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Istripua 136. kilometroan gertatu da, Muskiz parean. Argazkia: SOS Deiak
Istripua 136. kilometroan gertatu da, Muskiz parean. Argazkia: SOS Deiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autoren arteko istripua izan da ostiral honetan A8 autobidean Muskizen, Bilborako noranzkoan, eta ilarak sortu dira. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, istripua 11:40an gertatu da 136. kilometroan, Muskiz parean.

Istripua izan duten hiru ibilgailuek eskuineko erreia oztopatu dute, eta ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Muskiz Gizartea Gaurko azken ordukoa A-8 autobideko istripuak gaur