Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasuna euskal errepideetan, goizeko auto-pilaketak amaituta

Hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira, goizean goizetik, zenbait tokitan, baina ez da istripu aipagarririk izan.

Auto-ilarak euskal errepideetan
Auto-ilarak euskal errepideetan
Auto-ilara luzeak, euskal errepide sarean

1:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuko irteera operazioa dela eta, goiz korapilatsua izan da gaurkoa euskal errepide sarean. Hainbat kilometrotako auto-pilaketak sortu dira Biriatun, Zarautzen, Irunen, Elgoibarren eta Armiñonen, denak hegoalderako noranzkoan.

Gipuzkoan izan dira ilara luzeenak. Elgoibarren, AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunean 14 kilometrorainokoak izan dira ilarak. Irungo eta Zarauzko ordainlekuetan, berriz, 7 kilometroko pilaketak sortu dira. Biriatun ere, auto-ilarak sortu dira, goizean goiz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 13:00ak alderako egoera bere onera etorri da errepide gehienetan, gorabehera txiki batzuk tarteko.

trafikoa trafico retenciones ilarak

Araban, Armiñon parean izan dira trafiko arazoak, 5 kilometrorainoko auto-ilarekin. AP-1ean eta N-622 errepideetan trafiko handia egon da, eguerdian zerbait arindu bada ere.

Bizkaian ere, Kantabriarako noranzkoan, trafikoa handia izan da, baina ez da egon aparteko pilaketarik.

Segurtasun sailaren arabera, ibilgailuen joan-etorria handia izan bada ere, ez da istripu aipagarririk gertatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Zarautz argazkiak Gizartea albisteak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak Gaur Gasteiz Irun albisteak gaur Albisteak