Gizartea -

Gertaera

Adin txikiko bat zauritu da Bergaran, zaldian zihoala sakan batetik erorita

Biktima udaleku batean zegoen 15 urteko neska bat da. 10 edo 12 metro behera erori da.

Neska bat zauritu da Bergaran, zaldian zihoala sakan batetik erorita

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaleku batean zegoen 15 urteko adin txikiko bat zauritu da gaur Bergaran (Gipuzkoa), zaldian zebilela amildegi batetik erorita, Segurtasun sailak aditzera eman duenez. 10 edo 12 metro behera erori da. Zaldia hil egin da kolpearen ondorioz.

Biktimak kolpe ugari zituen, eta helikopteroz eraman behar izan dute Donostiako Ospitalera.

Ezbeharra Artzamendi ingurunean gertatu da 13:00ak aldera. Udaleku batean parte hartzen ari zen neska bat sakan batetik behera erori da, zaldian zebilela. Oraindik ez dituzte istripuaren arrazoiak argitu.

Suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintzako Erreskate Taldeko kideak joan dira istripuaren tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea albisteak Bergara Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Debagoiena