Gizartea -

Gasteizen

Auto batek pertsona bat harrapatu du, suhiltzaileen aurka talka egin ostean

Suhiltzaileak Gasteizko Askatasun kalera zihoazen dantzaleku batean izandako sutea itzaltzera, ke handia sortzen ari zelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko suhiltzaileen noranahiko ibilgailu batek auto baten aurka talka egin du gaur goizean. Ondorioz, autoaren gidariak kontrola galdu du, espaloira igo da, eta oinezko bat harrapatu du.

Suhiltzaileak Askatasun kalera zihoazen dantzaleku batean izandako sutea itzaltzera, ke handia sortzen ari zelako, Gasteizko Udalak Eferi aditzera eman dionez.

09:00ak baino hainbat minutu lehenago, suhiltzaileen ibilgailuak kotxe baten aurka talka egin du, Errege-erregina Katolikoen kaleak eta Arriagako ateak bat egiten duten tokian. Autoaren gidariak semaforoa berdean pasatu du, baina ez da ohartu suhiltzaileen ibilgailua larrialdietarako argiak jarrita zetorrela.

Kolpearen ostean, gidariak kotxearen kontrola galdu du, espaloira igo da, eta oinezko bat harrapatu du.

Oinezkoa zauritu egin da, eta ospitalera eraman dute. Oraindik ez dute haren egoeraren berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Sua amatatzeko lanen azken ordukoa