Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Getarian, gutxienez 4 emakumeri abusuak egiteagatik

Gainera, atzemandakoak (31 urte) aurre egin die ertzainei, eta agente bat kolpatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Getarian (Gipuzkoa), gutxienez lau emakumeri sexu abusuak egitea eta ertzain bati erasotzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoak atzo jazo ziren, herriko jaien azken egunean, txosnagunean.

Goizaldeko 04:00etan, hainbat herritarrek Ertzaintzara deitu zuten, ohartarazteko gizon bat hainbat emakumeri abusuak egiten ari zela.

Ertzaintzak Sahatsaga kalean topatu zuen ustezko erasotzailea, eta atxilotu egin zuen. Antza denez, baina, gizonak aurre egin zien agenteei, eta horietako bati ukabilkadak eman zizkion.

Orain arte, lau emakumek aurkeztu dute salaketa gizonezkoaren aurka, sexu abusuengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Albisteak Getaria azken ordukoa