Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gazte bat atxilotu dute Donostian adingabe bati sexu-jazarpena egiteagatik

Gizartea

Indarkeria matxista

Gazte bat atxilotu dute Donostian adingabe bati sexu-jazarpena egiteagatik

EiTB.EUS

2017/08/11

Atxilotuak, 19 urteko gizonezkoak, eduki sexualeko mezuak bidali zizkion sakelakora, eta kalean jarraitzen ere hasia zen.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ostegunarekin, Donostian adingabe bati sexu-jazarpena egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Atxilotuak eduki sexualeko mezuak bidaltzen zizkion sarri biktimari, eta kalean jarraitzeari ekin berri zion.

Neskatoak salatu duenez, duela hilabete hasi zen jasotzen ezagutzen ez zuen gizon baten mezuak. Hasiera, mezuek ez zuten eduki sexualik. Gerora, tankera horretakoak bidaltzeari ekin omen zion gizonak. Biktima adingabea zela bazekien arren eta bakean uzteko eskaera hainbat aldiz jaso arren, bereari eutsi zion gizonak; are gehiago, neska gaztea kalean jarraitzen ere hasi zen.

Atzo bertan, gizona inguruan zebilkiola jabetu zen adingabea, eta haren hainbat mezu jaso zituen. Hori ikusita, Ertzaintzaren patruila batengana jo zuen, gertatutakoa kontatzeko.

19 urteko atxilotua epailearen esku utziko dute laster.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena