Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zarauzko Azken Portuko jaiak bertan behera, soinu mugengatik

Gizartea

Gipuzkoa

Zarauzko Azken Portuko jaiak bertan behera, soinu mugengatik

eitb.eus

2017/08/11

Jai Batzordeak hartu du bertan behera uzteko erabakia, soinu mugek musika taldeen oinarrizko baldintzak urratzen dituztela iritzita.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eztabaida sortu da Zarautzen Azken Portu auzoko jaiak bertan behera geratu ostean. Jai Batzordeak dio Udalak jarritako soinu mugek ez dituztela bermatzen musika taldeentzat oinarriko baldintzak, eta horregatik erabaki dutela jaiak bertan behera uztea. Udalak, berriz, auzokideen elkarbizitza bermatzeko hartutako neurria dela azaldu du.

Atzo hasi ziren auzoko jaiak eta, iluntzeko kontzertuak manten zitezen saiakerak eginda ere, ez zuten lortu musika taldeek baldintzak onartzea.

Auzokideen kexuak tarteko, aurten, soinu muga 92 dezibeliotan ezartzeko agindua eman du Zarauzko Udalak.

Atzo zuten jaiek lehen eguna, eta kontzertua eman behar zuten taldeek musika froga egitean sortu zen arazoa, esan baitzuen muga horrekin ezin zuela kontzerturik eman.

Kontzerturik gabe jaiak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek; izan ere, egunean zehar antolatzen dituzten jarduerei eusteko, beharrezko dituzte kontzertuek ekarritako diru sarrerak. Oholtzara igo gabe geratuko dira, beraz, Tremenda Jauria, Niña Coyote eta Chico Tornado eta We Are Standard, besteak beste.

Udaletik, jardunean den alkateak, Jesus Aranak (EAJ), esku hartu nahi izan zuen, eta, azaldu digunez, dezibelioen muga igotzeko prest agertu ziren bart, hori bai, beti ere, soinua neurtzeko gailu bat ezarriz.

Udalaren muga salatzeko, jai batzordeak protesta zaratatsua deitu du biharko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena