Gizartea -

Nafarroa

Gorabehera larririk gabe hasi dira Faltzeseko entzierroak

Segurtasuna hobetu dute aurten, eta lau pertsona artatu dituzten arren, ez dute inor ospitalera eraman behar izan.

Faltzesko entzierroa. EiTB
Faltzesko entzierroa. EiTB
Lau pertsona artatu dituzte Faltzesko aurtengo lehen entzierroaren ondoren

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Faltzesko (Nafarroa) entzierro tradizionalaren ibilbide estu eta malkartsuan bat egin dute aurten ere hainbat korrikalarik eta bigantxak. Aurten bideko segurtasuna indartu dute. Izan ere, iaz emakume bat hil zen, amildegi batetik erorita, eta halako istripuak ekidin nahi ditu antolakuntzak.

Lasterketan ez da gorabeherarik izan. Amaieran, DYAko langileek lau pertsona artatu behar izan dituzte kolpeak zituztelako, baina ez dute inor ospitalera eraman behar izan.

Nievako Ama Birjininaren omenez abuztuaren 21era arte herrian ospatzen dituzten jaietan aurreikusitako lehen entzierroa izan da gaurkoa.

800 metroko lasterketa berezia da, aldapan behera egiten delako, bide estu eta malkartsu batean: alde batean mendia dago, eta bestean, berriz, amildegia.

Iaz ikusle bat hil zen, amildegi batetik erorita jasandako zaurien ondorioz. Hori dela eta, zenbait hesi indartu eta beste berri batzuk ipini dituzte, segurtasuna sendotzeko. Horrez gain, debekatu egin dute sarrera zonalde arriskutsuenetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak