Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Konpartsek erasoen aurkako 'pasibotasunarekin' amaitzea eskatu dute

Konpartsek deialdia egin dute Aste Nagusian izan daitezkeen balizko sexu erasoen aurkako gaitzespena “irmoa eta jendetsua” izan dadin.

Iazko kontzentrazioaren irudia. EiTB
Iazko kontzentrazioaren irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsek "pasibotasunarekin eta konplizitatearekin" amaitzeko deialdia egin diete gizonezkoei, Aste Nagusian izan daitezkeen balizko sexu erasoen aurka. Halaber, jarrera aktiboa izatea eskatu die.

Areatzako kioskoan izan den agerraldi publikoan, Bilboko konpartsetako emakumeak bildu dira, eta batzordeak honako hau esan du: ?Emakumeak erasorik ez jasotzeko zaintzera bultzatzen dituen gizarte batean bizi gara, baina, aldiz, gizonezkoei ez die ez erasotzeko eskatzen?.

Hori dela eta, Bilboko Konpartsek ?nahitaezkotzat? jo dute gizonezkek dinamika hori aldatzen laguntzea. ?Irten zaitezte idatzitako gidoitik, matxismoko eta sexu erasoko edozein adierazpenen aurrean erantzun ezazue, berdin du zein motatakoa den, kanpotik datorren edota zuen lagunetatik?, adierazi du Izaskun Madariagak, Jai Batzordeko ordezkariak.

Konpartseroek "ezarritako gidoia haustea" eskatu dute, hau da, ?emakumezkoei erasoak jasotzeko errua egozten digute, nahi dugunaz eta norekin nahi dugun erabakitzeko gaitasuna kentzen digu gidoi horrek, baita gure gorputzaz eta askatasunaz erabakiak hartzea ere, gure aukerak murriztuz?, nabarmendu dute.

Bilboko Konpartsek "erasorik gabeko" Aste Nagusia nahi dute; ?aurrerapauso bat ematea tokatzen zaigu, gertatu ez daitezen?, eta erasotzaileen aurkako gaitzespena ?irmoa eta jendetsua? izan dadin.

Halaber, ?guztion lankidetza funtsezkoa da, beharrezkoa izanez gero?, azpimarratu dute. Konpartsen batzordeak iragarri du jaietan ?babesa eta informazioa? eskainiko duela.

Babesa eta aholkuak

Balizko eraso baten aurrean, erantzun protokoloa aktibatu behar izanez gero, Bilboko Konpartsek herritarrei ?emango diren pauso guztien aurrean adi egoteko eta mobilizazioekin bat egiteko? eskatu diete, ?nazkatuta gaudelako, ez zaitez isildu, ez onartu, zarata egin eta erantzun?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa