Gizartea -

Astelehen honetan, Donostian

Milaka piratak koloreztatu dute Abordatzea, galerna-abisua gorabehera

Parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea xede, Abordatzea Donostiako portuaren barnean egin dute aurten. Giroa bikaina izan da.

Milaka lagun izan dira Piraten Abordatzean. Argazkia: EiTB.
Milaka lagun izan dira Piraten Abordatzean. Argazkia: EiTB.
Donostiako Piratek portua hartu dute giro ezin hobean!

38:01

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek hartu dute parte astelehen honetan Donostiako Aste Nagusia 2017ko Piraten Abordatzean; giroa, urtero bezala, bikaina izan da, eta 200 ontzi baino gehiago itsasoratu dituzte. Hori bai, aurtengo Abordatzea berezia izan da; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua zien emana, galernagatik, eta, hori dela eta, ontziak Gipuzkoako hiriburuko portuaren barnean izan dira. Lekua kolorez eta umore onez bete da, eta, gainera, galernak ez du aparteko arazorik sortu; abisuan geratu da, Abordatzearen orduan.

Aurreikuspenen arabera, ekitaldiak 35 bat minutuko iraupena izan behar zuen; baina, agian ibilbidearen murrizketagatik, hainbat parte-hartzaile saiatu dira denbora luzeagoa ematen uretan. Horrela, 18:00etan, Abordatzea hasi eta ordubetera, ehunka ‘pirata’ zeuden oraindik uretan, freskatzen.

Bero itogarria izan da gaur Donostian; tenperatura 30 gradutik gora kokatu da. Goizetik, zenbait parte-hartzaile ahalegindu dira ontziak ondo-ondo egiten, arratsaldeko ekitaldirako.

Donostia, jendez beteta

Abordatzearekin, Donostia jendez beteko duen arratsalde-gaua hasi da; izan ere, Aste Nagusia bete-betean gaude, alde batetik, eta, bestetik, asteartean jaieguna da, abuztuak 15.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako jaiak Alde Zaharrean Donostia argazkiak Albisteak