Gizartea -

Tren-zerbitzuan ere, eragina

Bidarten izandako gas-ihes batek zenbait kilometroko ilarak sortu ditu

Auzo bateko bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte, segurtasuna bermatzeko.

Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira. Argazkia: EiTB.
Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira. Argazkia: EiTB.
Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidarten (Lapurdi) izandako gas-ihes baten ondorioz (banaketa-zentro batean gertatu da), itxi behar izan dituzte, zenbait unetan, Hego Euskal Herriarekin bat egiten duen tren-zerbitzua eta A63 autobidea. Hortaz, zenbait kilometroko auto-ilarak izan dira.

Frantziako Gobernuak Pirinio Atlantikoetan duen ordezkaritzaren arduradun batek Eferi esan dionez, 18:25etik aurrera autobidea berriro ireki dute, eta trenak ere bazebiltzan.

11 kilometroko auto-ilarak, 19:00etan

19:00ak jo baino lehen, eta A63an izandako etenaldien ondorioz, oraindik zeuden 11 kilometrorainoko ilarak Hego Euskal Herrirako noranzkoan, eta 3 kilometrokoak hegoaldetik-iparraldera.

Emmanuel Alzuri Bidarteko alkateak azaldu duenez, ihesa Ipar Euskal Herriko sarea hego Euskal Herrikoarekin bat egiten duen eroanbidean jazo da.

Gertu zegoen dozenaka lagun euren etxeetatik atera dituzte, segurtasuna bermatzeko.

Gobernuaren ordezkaritzak nabarmendu duenez, garbiketa egin dute gas-hoditerian; oraingoz, esan du, ez dago argi arazoa zergatik sortu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gaurko azken ordukoa