Gizartea -

Nafarroa

Bi korrikalari adarkatuta, horietako bat larri, Tafallako lehen entzierroan

Astearte honetan lau lasterkari zauritu dira, eta horietako bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, hainbat traumatismoekin.

Tafallako jaien lehen entzierroa. Argazkia: EFE
Tafallako lehen entzierroa. Argazkia: EFE
Tafallako jaien lehen entzierroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tafallako (Nafarroa) jaien lehen entzierroan lau korrikalari zauritu dira, bi adarkadaz, eta horietako bat larri. Astearte honetako entzierroak lau minutu iraun du.

Bi lasterkari Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, hainbat traumatismoekin. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, korrikalari horiek laster jasoko dute senda-agiria.

Pronostiko larria duen korrikalariak eskumako izterraren atzealdean jaso du adarkada, eta Nafarroako Ospitalera anbulantzia medikalizatu batean eraman behar izan dute.

Beste lasterkari batek orkatilan eta hankan jaso du adarkada, eta Nafarroako Ospitalera anbulantzian eraman dute.

Gaur arratsaldean Serafin Marinek, Joselillok eta Jose Arcilak toreatuko dituzte Marques de Albaserrada ganadutegiko sei zezenak.

Tafallako jaien lehen entzierroa. Argazkia: EiTB

Tafallako jaien lehen entzierroa. Argazkia: EFE

Corellako korrikalari bat zaurituta, Alfaroko jaietako entzierroan

Gainera, Corellako (Nafarroa) korrikalari bat zauritu da, adarkatuta, Alfaroko festetako entzierroan.

SOS Errioxak bere web orrian jakitera eman duenez, gertakaria 9:40an jazo da; zenbait lagunek eman dute abisua, esanez zezen batek gizon bat adarkatua zuela Alfaroko erietxetik gertu.

Korrikalaria, 50 urtekoa bera, Calahorrako Ospitale Fundazioko Larrialdietako zerbitzura eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Tafalla albisteak Eguneko albisteak Jaiak