Gizartea -

Bizkaia

232 pertsona artatu dituzte Bizkaian, nerabeen erasoengatik familian

Hiru familiatatik batek genero-indarkeria jasan du edo jasaten ari da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko foru Aldundiaren esku-hartze familiarreko programak 232 pertsona artatu ditu 2017ko lehen seihilekoan, familian nerabeek egindako erasoengatik. Horietatik 74 erasotzaileak ziren eta 158 senideak, nerabeek egindako indarkeria fisikoaren edo psikologikoaren biktimak.

Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, artatutako erasotzaile gazteetatik 53 (% 72) gizonezkoak ziren eta 21 emakumeak (% 28). Horietatik, 13k 10 eta 13 urte artean dituzte, 17k 14 eta 15 artean, 33k 16 eta 18 artean eta 11k 19 eta 21 artean.

2017ko ekainaren 30ean, 43 familia zeuden esku-hartzeko fasean, eta 42 familia jarraipeneko unean. Urtarrilaren eta uztailaren artean artatutako senideen artean, 71 ama, 43 aita eta beste 41 senide zeuden.

Gehienetan ama izan ohi da indarkeria mota honetan kaltetua, familien % 100etan pairatzen baitute. Kasu guztietan, mota psikologikoko tratu txarrak izaten dituzte, eta portzentaje altu batean tratu txar fisikoekin lotu ohi da.

Aitak ere erasoak jasaten dituen familietan, mota psikologikoko tratu txarrak izaten dira, eta askotan tratu txar fisikoekin batera izaten dira. Normalean ez dituzte seme-alabak salatzen, baina hala izaten denean, ama izan ohi da salaketa jartzen duena. Oso gutxitan eskatzen dute urruntze agindua.

Bizkaiko Aldundiak beste datu “garrantzitsu” bat eman du: programara joaten diren familien artean genero-indarkeria (unean ala iraganean) 2016an % 33koa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Delituak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Umeak