Gizartea -

Lan istripua

Langile bat hil da Durangoko galdategi batean izandako lan istripu batean

Langilea, Lekeitioko bizilaguna, Fumbarri Durangoko San Roke kalean dagoen enpresan izandako istripu batean hil da.

Enpresa honetan izan da lan-istripua. Argazkia: EiTB.
Enpresa honetan izan da lan-istripua. Argazkia: EiTB.
Enpresa honetan izan da lan-istripua. Argazkia: EiTB.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur goizean Fumbarri galdategian, Durangon, izandako lan istripu batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Istripua goizeko zazpietan izan da gaur, abuztuak 18, nola ez dakitela, San Roke kalean dagoen galdategi batean.

Hildakoa 57 urteko gizonezko bat da, Lekeitioko bizilaguna.

Elkarretaratzea deitu dute astelehenerako

Fumbarri galdategian izandako lan istripuaren ondotik, Enpresako Komiteak eta sindikatuek elkarretaratzea deitu dute astelehenerako, abuztuak 21, 12:00etan. Era berean, langileek 24 orduko lanuztea egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lekeitio albisteak Durango