Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sexu-eraso bat salatu dute Bilbon
Gizoneko bat atxilotu du Ertzaintzak eta epailearen aurrera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzainak gizonezko bat atxilotu du Bilbon sexu-eraso batekin lotuta. Atxiloketa asteazkenean izan zen Bilboko Altamira auzoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Biktimak sexu-erasoa jasan izana salatu zuen, eta salaketaren ondoren, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Asteazkenean atxilotu zuten gizonezkoa eta epailearen aurrera eraman dute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.