Gizartea -

Kataluniako atentatuak

Espainiak 4. alerta mailan jarraituko du, segurtasun neurriak indartuta

Bestalde, atentatuetan izandako biktimengatik beila-gune bat ireki dute Bartzelonan. Halaber, doluminen liburu bat jarri du, hiritarrek elkartasuna adierazteko.

Espainiak 4. alerta mailan jarraituko du, segurtasun neurriak indartuta. Argazkia: EFE
Espainiak 4. alerta mailan jarraituko du, segurtasun neurriak indartuta. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Ministroak mehatxu terroristaren balorazio mahai bildu du larunbat goiz honetan, Bartzelonako eta Cambrilseko (Tarragona) atentatuen ostean, eta mehatxu terroristaren alerta maila mantentzea erabaki du. Hala, Espainiak 4. alerta mailan jarraituko du (alerta maila gorena ezartzea baztertu dute), baina zenbait tokitan segurtasun neurriak indartuko dituzte, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak jakinarazi duenez.

Mehatxu terroristaren balorazio mahaiak ezohiko bilera egin du larunbat honetan, eta segurtasun neurriak adostu ostean, Zoido Moncloako jauregira hurbildu da. Bertan, mahaian hartutako erabakiaren berri eman dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.

Geroago egindako prentsaurrekoan jakinarazi duenez, bereziki gune turistikoetan eta pertsona asko biltzen diren tokietan indartuko dituzte segurtasun neurriak. Dena dela, mehatxu terroristaren maila ez da aldatuko.

Espainia 4. alerta mailan dago, bostetik, 2015eko ekainetik.

4. alerta maila ?egokia? dela uste du Ertzaintzako buruak

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak esan duenez, balorazio mahaiak mantentzea erabaki duen 4. alerta maila ?egokia? da. Halaber, Ertzaintzak segurtasuna bermatzeko ?funtsezko prebentzio neurriak? hartu dituela nabarmendu du.

Horrez gain, Euskadi dauden taldeak Bilboko Aste Nagusian segurtasuna bermatzeko koordinatuta duela ziurtatu du. ?Polizien presentzia garrantzitsua? egongo dela adierazi du, beste hainbat neurrirekin batera eta ?ikusteko elementu gutxiagorekin?.

Beila-gune bat ireki dute biktimengatik

Beste alde batetik, Bartzelonako Udalak Salo de Cent eraikineko ateak ireki ditu goiz honetan, beila-gune modura, atentatuetan izandako biktimengatik. Halaber, doluminen liburu bat jarri du, hiritarrek elkartasuna adierazteko.

Gunea 10:00etan ireki dute, eta hala mantenduko dute gaur eta bihar, 20:00ak arte, dolu ofizialak irauten duen bitartean, hilaren 17ko eta 18ko atentatu terroristengatik. 13 pertsona hil ziren Bartzelonako Ramblan, eta bat Cambrilsen.

Udalak jakitera eman duenez, Ada Colau Bartzelonako alkatea bertan izango da, eta doluminen liburua sinatuko du, 10:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Espainia Atentatuak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea