Gizartea -

Gertaera

Bi pertsona zauritu dira A-1 errepidetik irtenda, Agurainen

Gidaria eta harekin zihoan emakumea ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek lagundu behar izan diete ateratzen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira haien ibilgailua errepidetik irtenda eta hainbat kanpai-buelta eman ostean, A-1 errepidean, Agurainen (Araba), Irungo noranzkoan.

Ertzaintzako bozeramaile batek jakitera eman duenez, gertaera 16:20an izan da. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik autoa errepidetik irten da.

Gidaria eta harekin zihoan emakumea ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek lagundu behar izan diete ateratzen. Geroago, Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Agurain Gaurko azken ordukoa