Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon baten bila ari dira Bilbon, ustez haren emazteari tiro egiteagatik

Ertzaintza berehala gerturatu zen, baina ordurako ustezko erasotzailea ihes eginda zegoen. Emakumeak ez zuen zauririk.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza gizon baten bila ari da Bilbon, ustez bere emazteari tiro egin ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Emakumeak ez du inolako zauririk, eta ustezko erasotzaileak ihes egin du.

Bilboko San Adrian auzoan izan zen gertaera larunbat honetan, arratsaldeko 18:00ak inguruan. Bizilagun batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, antza, tiro hots moduko bat entzun eta haren ondotik haur bat negarrez hasi zela entzun ostean. Erasoaren unean, beste familia kide batzuk zeuden etxean bertan, tartean bikotearen adin txikiko semea.

Ertzaintza berehala gerturatu zen Monte Saibigain kalera, baina ordurako ustezko erasotzailea ihes eginda zegoen. Agenteek jaurtigai baten marka ikusi zuten etxeko lurrean. Emakumeak ez zuen zauririk, baina oso urduri zegoen.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Indarkeria matxista Espainian Indarkeria matxista Gaurko azken ordukoa