Gizartea -

Ezbeharra

Baionako gizon bat hilda aurkitu dute, Tarnos hondartzan itota

Akizeko fiskaltzak 30 urteko gizonezkoaren autopsia eskatu du, baita odol analisia ere. Izan ere, zenbait lekukoren arabera, edanda ikusi zuten gizona desagertu aurreko gauean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldetik desagertuta zegoen 30 urteko gizona, Baionako bizilaguna, hilda aurkitu dute Tarnos hondartzan Itsas Salbamenduko kideek. Atzo 14:00etan topatu zuten gaztea, haren emazteak goizaldean desagerpenaren salaketa jarri ostean.

Akizeko fiskaltzak gaztearen autopsia eskatu du, baita odol analisia ere. Izan ere, zenbait lekukoren arabera, edanda ikusi zuten gizona desagertu aurreko gauean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Baionako bideoak Gizartea Albisteak Itotzeak