Gizartea -

Gertaera

Kamioi gidari bat hil da Karrantzan, laguntza jasotzen ari zela

Dirudienez, kamioia mugitu edo askatu egin da, eta gidaria harrapatu du, ibilgailutik jaitsita zegoela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi gidari bat hil da Karrantzan (Bizkaia) izandako istripu batean. Dirudienez, gidaria ibilgailuaren kanpoan zegoen eta hark harrapatu egin du mugitutakoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Gertaera 15:00ak aldera izan da, El Caleroko gunean, Karrantzan. Kamioia matxuratuta zegoen errepidean, eta garabi bat zegoen bertan laguntzeko.

Oraindik ez dira jakin gertaeraren xehetasun guztiak, baina, dirudienez, kamioia mugitu edo askatu egin da, eta gidaria harrapatu du, ibilgailutik jaitsita zegoela. Ibilgailuaren pisuak pertsona hiltzea eragin du, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute gorpua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak