Gizartea -

Gertaera

Hiru edukiontzik su hartu dute Gasteizen, eta sei auto kaltetu dira

Gertaerak goizeko 02:00etan izan dira, Bernal Diaz de Luco kalean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Hiru edukiontzi eta sei auto erre dira. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
Hiru edukiontzi eta sei auto erre dira. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru edukiontzi kiskali dira Gasteizen, sute baten ondorioz, eta sei autotan kalteak eragin dituzte, asteazken honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.

Gertaerak goizeko 02:00etan izan dira, Bernal Diaz de Luco kalean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Hiru edukiontzik su hartu dute, eta sei autoetan kalte materialak eragin dituzte. Etxe-aurrean ere kalteak izan dira, baina suhiltzaileek ez dute inor etxetik atera beharrik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Gizartea bideoak Gasteiz Gaurko azken ordukoa