Gizartea -

Atentatuak katalunian

Poliziari eta Guardia Zibilari datuak ezkutatu izana ukatu dute Mossoek

Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren sindikatuek atentatuen ikerketan pairatutako "bazterketa" salatu zuten, independentziaren aferarekin lotura zuzena eginda.

Mossoak eta Guardia Zibila, Ripollen, atxiloketetako batean. Argazkia: EFE
Mossoak eta Guardia Zibila, Ripollen, atxiloketetako batean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentin Anadon Kataluniako Segurtasun Publikoaren Profesionalen Federakundeko (FEPOL) bozeramalearen iritzian, "arraroa" da Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak (AUGC) eta Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) zabaldutako oharra, Kataluniako atentatuen ikerketan pairatutako "bazterketa" salatzeko.

Esquadra Mossoen sindikatu nagusiaren arabera, "zitala" da gaila independentziaren gaineko eztabaidarekin lotzea.

Asteartean AUGCek eta SUPek argitaratu zuten oharrean ziotenez, erakundeen ahuleziagatik, Kataluniako agintari politikoek "Estatu katalan independente baten irudia eman dute atzerrian". Anadonen iritzian, hori esatea "zitala" da: "Ez dugu inolako agindu politikorik jaso".

RNEn egindako elkarrizketa batean, Esquadra Mossoen sindikatuko ordezkariak adieraz du "existitu ez den ika-mika artifiziala" sortzea (oharragatik) "erantzukizun falta handia" da, SUPen eta AUGCren aldetik. "Mossoek egindako lan bikaina eta Estatuko Segurtasun Indarrekin egindako kolaborazioa iluntzea ez da gauzarik egokiena une honetan, uste dut".

Horren ildotik ere mintzatu da Jordi  Turull Kataluniako Presidentetza kontseilari eta Gobernuaren bozeramalea. Horren esnetan, Alcanarreko etxebizitzan izan zen leherketan zaurituetako batek Bartzelonako atentatuan erabilitako furgonetetako bat ere alokatu zuelako baieztatu zutenean, informazioa mahaigainean egon zen, eta bilera horretan Esquadra Mossoak, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala egon zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Atentatuak bideoak Jihadismoa albisteak Albisteak Sindikatuak Espainian