Gizartea -

Atentatuak Katalunian

ISISek Espainiari, bideo batean: 'Al-Andalus berreskuratuko dugu'

Talde jihadistak Kataluniako atentatuak gauzatu zituzten 'anaiak' goratu ditu, eta Espainia mehatxatu du: 'Irten nazioarteko koaliziotik, eraso gehiago nahi ez badituzue'.

Bideoaren irudi bat. Argazkia: EFE.
Bideoaren irudi bat. Argazkia: EFE.
Estatu Islamikoak Espainia mehatxatu du bideo batean

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamiko talde jihadistak bideo bat argitaratu du asteazken honetan, xede izanik Kataluniako atentatuak gauzatu zituzten 'anaiak' goratzea eta Espainia mehatxua; izan ere, ISISek bidean dioenez, Espainiak, ez bada irteten nazioarteko koaliziotik, eraso gehiago pairatuko ditu aurrerantzean.

Bideoak 'Bartzelonako konkista' du izenburu; Telegram mezularitza-sarean zabaldu dute, eta ezin izan dute, oraingoz, haren benetakotasuna egiaztatu. Bertan, erakunde terroristak eskatzen dio Alari 'Bartzelonako konkista gauzatu duten gure anaiak har ditzan'.

Grabazioan, bi terrorista agertzen dira, gaztelaniaz hitz egiten (bati nekez ulertzen zaio). Kataluniako atentatuen egileak goratzen dituzte irudietan; hamabost lagun hil eta ehun baino gehiago zauritu ziren erasoetan.

'Gure aurkako gerrak epaiketa-egunera arte jarraituko du', aseguratzen du jihadistetako batek. Biek dute uniforme militarra, eta batak buru-berokia darama; besteari aurpegia ikusten zaio.

Gizonak jarraitzen du esanez 'jihadak ez duela mugarik, baldin eta ezin badugu egin immigrazioa Estatu Islamikora'; hortaz, 'egin ezazue jihada zaudeten lekuan; Jaungoikoak lagun, Alari gustuko emango diozue'.

'Musulmanek Inkisizioaren garaian isuritako odola ahazten duzue'

'Espainiarrok, ahazten duzue musulmanek Inkisizioaren garaian isuritako odola. Zuen sarraskia mendekatuko dugu; gaur egun ere ari da gauzatzen, Estatu Islamikoaren aurka'; izan ere, 'Alaren baimenarekin, Al-Andalus berriro izango da garai batean izan zena, alegia, kalifa-herriaren lurra', dio terroristak bideoaren amaieran.

Bideoak ia hiru minutuko iraupena du, eta hainbat iruditan agertzen dira Espainiako erregea eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea, besteak beste, atentatuen biktimen aldeko omenaldian daudela.

Gaztelaniaz hitz egiten duten jihadista horiez gain, arabieraz mintzatzen den beste ahots batek hauxe dio: Espainia, ez badu uzten AEBk buru duen eta Siria eta Iraken Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen duen nazioarteko koalizioa, 'inoiz ez dela berriro lasai egongo'.

Arabierazko ahotsak honela dio, halaber: 'Jakin ezazue, gurutzatuen etxean ez dago errugaberik'.

Nabarmentzen duenez, erasoak zibilen aurka egiten dituzte 'min handiagoa egiten delako horrela'.

'Emigrazioaren ateak ixten badira, ireki jihadarenak'

Grabazioan nazioarteko kateek Bartzelonako atentatuaz emandako irudiak erakusten dira, eta hauxe diote: 'Emigrazioaren ateak ixten badira, ireki jihadarenak'.

Estatu Islamikoak ostegunean aldarrikatu zuen Bartzelonako atentatua, hura gauzatu eta ordu batzuetara, eta adierazi zuen 'ISISeko soldaduek egina zela' erasoa; ez zuen aipamenik egin Cambrilseko atentatuaren gainean.

Larunbatean, aldiz, erakunde terroristak 'ofizialki' aldarrikatu zuen Cambrileseko erasoa ere; zehaztu zuenez, Kataluniako erasoak 'judu eta gurutzatuen aurkakoak' izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Espainia argazkiak Atentatuak bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Albisteak