Gizartea -

Kataluniako atentatuak

Ripollgo imamaren jarraipenak erradikalizatuta ez zegoela ondorioztatu zuen

2012ra arte kartzelan egon zenean, Abdelbaki Es Sattyren portaera aztertu zuten, eta “erradikalizatuta” ez zegoela ondorioztatu zuten txostenetan.

Ripollgo meskitako imama izan zen Abdelbaki Es Satty. Argazkia: Efe.
Ripollgo meskitako imama izan zen Abdelbaki Es Satty. Argazkia: Efe.
Ripollgo meskitako imama izan zen Abdelbaki Es Satty. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdelbaki Es Satty Ripollgo (Girona) imama, Kataluniako atentatu jihadistekin lotutako Alcanarreko leherketan hildakoa, “une horretan” “erradikalizatuta” ez zegoela ondorioztatu zuten kartzelan zegoela, 2012. urtera arte, adituek egin zizkioten behaketek.

Hori esan diote Efe albiste agentziari, eta gaineratu dute, beste preso askori bezala, Es Sattyri jarraipen berezia egin ziotela, “erradikalizazio zantzuak” ba ote zeuden egiaztatzeko.

Abdelbaki Es Satty lau urteko kartzela zigor irmoa ezarri zion Ceutako epaitegi batek 2012ko otsailean, 2010eko urtarrilaren 1ean egin zuen droga trafikoaren delitu bategatik.

Mossoek Belgikako Poliziarekin hitz egin zuten

Mossos d’Esquadrako agenteek elkarrizketa “ez-ofizial” bat izan zuten Belgikako Poliziarekin, beroriek Es Sattyren gaineko informaziorik bazuten galdetu baitzieten, eta daturik ez zutela erantzun zieten mossoek, Kataluniako Barne Kontseilaritzatik argitu dutenez.

Informazioaren arabera, kontaktu informal bat egon zen –inolako ‘alerta’ edo ‘abisurik’ ez– duela urtebete baino gehiago belgikar polizia baten eta Mossoen Informazio Zentro Nagusiko agintari baten artean, eta polizia katalanak Es Sattyren inguruko informaziorik ez zutela erantzun zion.

Isiltasuna, Es Sattyren jaioterrian

Marokoko agintariek isiltasuna inposatu dute Tinghaya herrixkan (herrialdearen iparraldea), Abdelbaky Es Satty jaio zen tokian.

Tinghaya Xauendik 20 kilometrora dago, eta bertarako sarbide bakarrean kontrolgune bat ezarri du Marokoko Jendarmeriak kazetariei pasatzen ez uzteko.

Abdelhafid Saadun Bab Taza herriko alkateak esan duenez, Essaty aspaldi joan zen bertatik eta ez du ezagutzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Atentatuak bideoak Gizartea bideoak Albisteak