Gizartea -

Larunbatean

Emakume musulmanen kolektibo batek elkarretaratzea deitu du Bilbon

“Emakume Musulman Independenteak” kolektiboak “Izuaren, gorrotoaren eta gerren aurka, ez gure izenean” kontzentraziora deitu ditu herritar guztiak.

Kolektiboak esan duatentatuek "aurretik eta ondoren bat izan dutela gure bizitzatan". EFE
Kolektiboak esan duatentatuek "aurretik eta ondoren bat izan dutela gure bizitzatan". EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Emakume Musulman Independenteak” kolektiboak “Izuaren, gorrotoaren eta gerren aurka, ez gure izenean” kontzentraziora deitu ditu herritar guztiak, larunbat honetan, hilaren 26an, Bilboko udaletxeko eskaileretan.

Kontzentrazioa iragarri duten oharrean, kolektiboak azaldu duenez, Kataluniako atentatuek “aurretik eta ondoren bat izan dute gure bizitzatan. Pertsona asko lur jota sentitu gara”.

Halere, “negarraz eta saminaz gain, gorrotoa eta gaitzespena antzeman ditugu. Emakume arabiar eta musulman moduan, iruzkin xenofoboak, arrazistak eta islamoboak nabarmen igo direla ikusi dugu jendearen aldetik, baina baita zuzenean ematen ari ziren kazetarien aldetik ere”.

Gainera, “gure komunitatearen aurkako erreakzioak izan dira sareetan, baita mehatxuak, kalte fisikoak, ahozkoak eta publikoak meskiten eta jabetzen aurka, eta gure azaletan pairatu dugu hori”.

Horregatik, emakume musulmanok “altxatu egin nahi dugu gure mezua birala bihur dadin, krimen terrorista batek berak ere justifikaziorik ez duela jakinarazteko; beldurrik ez dugula oihu egiteko eta batik bat batzeko eta gure artean gorrotatuko ez garela jakiteko, arabiarrak, musulmanak, kristauak, sinestunak ala ez, euskal herritarrak, katalanak edota espainiarrak izan”.

Kontzentrazioa deitzeko, taldeak SOS Arrazismoa Bizkaia, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Ahizpatasuna plataformen babesa izan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Atentatuak argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa Erlijioa azken ordukoa