Gizartea -

Estatu Islamikoaren bideoa

ISISek Al Andalus berreskuratuko duela dioen terrorista Kordobakoa da

Muhammad Yasin Ahram Perezek 22 urte ditu, eta duela hiru urte bere amarekin joan zen Siriara; grabazioan, aurpegia ezkutatu gabe agertzen da.

Muhammad Yasin Ahram Perez aurpegia ezkutatu gabe agertzen da bideoan. Argazkia: EiTB.
Muhammad Yasin Ahram Perez aurpegia ezkutatu gabe agertzen da bideoan. Argazkia: EiTB.
Muhammad Yasin Ahram Perez aurpegia ezkutatu gabe agertzen da bideoan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan Estatu Islamikoak zabaldutako bideoan agertzen diren bi terroristetako bat, alegia, ISISek Al Andalus berreskuratuko duela dioena, 22 urteko gazte bat da, Kordoban jaioa bera. Duela hiru urte, Siriara joan zen Tomasa Perez bere amarekin; izan ere, emakumea islamera bihurtu zen, gizon musulman batekin ezkondu eta erradikalizatu ostean.

Jose Maria Gil Nazioarteko Segurtasun Behatokiaren zuzendarietako batek Europa Pressi azaldu dionez, gazte jihadista hori 'oso arriskutsua da'; sare sozialetan 'dinamizatzailea' da.

Muhamad Yasin Ahram Perez du izena, edo, behintzat, hala zegoen erregistratuta Facebooken, Gilek zehaztu duenez. Haren aitaren jarraipena ez du berak egin, baina Gilek dio familia 'erradikalizatutako taldea' dela.

Segurtasun- eta terrorismo-analista honek adierazi duenez (Gilek espainiar jatorria duten hainbat terrorista islamistaren jarraipena egiten du online munduan), Kordobako gazte honek hainbat profil sortu ditu, eta beti ibili da itsututa Al-Andalus berreskuratzearekin; hain zuzen ere, asteazken honetako bideoan ere agerian geratu da hori.

Halaber, Gilek dio islameko korronte neofundamentalista bateko kidea dela, alegia, takfir korronteko kidea; horren jarraitzaileek gaitasuna dute esateko zein den islamaren etsaia, eta erabakitzeko edonor hiltzea edo edozein indarkeria-mota eragitea.

Beste terrorista Taruk Al Andalusi izan liteke

Bideoan agertzen den beste terroristari dagokionez, Abusalman Al Andalusi bezala identifikatu zen (Abusalman andaluziarra), baina Gilek ezin izan du haren nortasuna baieztatu. Gilek, hala ere, esan du aukera dagoela Taruk Al Andalusi izateko; erradikalizatutako beste gazte bat da, eta Sirian bizi da (bideoa bertan grabatua da). Jihadista hori Estatu Islamikorako beste kide bat eskuratzen saiatu zen Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Espainia albisteak Atentatuak albisteak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa