Gizartea -

Atentatuak Katalunian

ISISek Familia Santuko basilikaren irudi bat argitaratu du bere aldizkarian

Estatu Islamikoak Katalunian 'juduak' eta 'gurutzatuak' hil dituela dio Al Naba aldizkarian.

Astebete igaro da atentatuak gauzatu zirenetik. Argazkia: EFE.
Astebete igaro da atentatuak gauzatu zirenetik. Argazkia: EFE.
Astebete igaro da atentatuak gauzatu zirenetik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak Al Naba bere aldizkarian jakitera eman duenez, Bartzelona eta Cambrilsen aurreko astean gauzatutako atentatuetan 'juduak' eta 'gurutzatuak' hil zituen; horren guztiaren berri emateko, ISISek Familia Santuko basilikaren irudi bat erabiltzen du, gorriz tindatua.

Diseinu odoltsuko infografia baten bidez, Estatu Islamikoak zehaztu du Katalunian egindako triskantza; guztira, dioenez, 120 lagun hil edo zauritu ditu.

Gainera, Al Naban argitaratutako informazioan (Europa Pressek jaso du), ISISek nabarmentzen du 'izua eta ikara' zabaldu dituela Europa osoan atentatuen ostean; Estatu Islamikoak dio euren eraginez duela Espainiak ezarrita 4an alerta-maila terrorista.

Hala ere, aldizkariak ez du aipamenik egiten hildako sei terroristaren gainean, ezta Alcanarreko leherketen gainean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Atentatuak bideoak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Gaurko azken orduko albistea