Gizartea -

Lan istripua

50 urteko langile bat hil da Azpeitian, lan istripu batean

Gizonezkoa lurrean botata topatu dute haren lankideek. Ezbeharra Glual Energy enpresan gertatu da.

Azpeitiako Glual Energy enpresa. Argazkia: EITB
Azpeitiako Glual Energy enpresa. Argazkia: EITB
Azpeitiako Glual Energy enpresa. Argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizon bat hil da ostiral goiz honetan Azpeitian, Glual Energy enpresan izandako lan istripu batean, Aintzibarrena  industria-gunean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:50ak aldera izan da lan istripua. Ordu horretan bere lankideek lurrean botata aurkitu dute, eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Lekura hurbildu diren medikuak langilea suspertzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu eta hilda zegoela baieztatu dute.

Glual Energy enpresak sistema hidraulikoak ekoizten dituen enpresa gipuzkoarra da. Azpeitian hiru lantegi ditu, baina nazioarteko beste herrialdeetan ere hainbat egoitza ditu: AEBn, Txinan, Indian eta Brasilen, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoako albisteak Azpeitia argazkiak Lana albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak