Gizartea -

Erasoa

Hiru gaztek beste bati eraso eta masailezurra apurtu diote Gasteizen

Ustezko erasotzaileetako bat, 21 urtekoa, atxilotu dute, eta beste bien bila ari dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, joan den abuztuaren 20an beste bati eraso egitea egotzita. Beste bi pertsonek parte hartu zuten erasoan, eta euren bila ari da orain polizia autonomikoa.

Gertaerak abuztuaren 20ko 04:45 aldera jazo ziren, Alaba Jeneralaren kalean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hiru gaztek beste bati eraso zioten eta hainbat zauri eragin zizkioten.

Jasotako kolpeen ondorioz, biktimak lesioak izan zituen haginetan. Horrez gain, masailezurra bi lekutan apurtu, eta ebakuntza egin behar izan zioten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko hiru erasotzaileak identifikatu zituen.

Atzo arratsaldean horietako gazte bat atxilotu zuten, Gasteizen, eta beste bien bila ari dira orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea