Gizartea -

genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Baionan, bikotekide ohiaren kidea hiltzea egotzita

Atxilotuak bikotekide ohiaren egungo bikotekidea topatu zuen igandean, eta, harekin borrokatu ostean, tiro egin zion pistola batekin.

euskadi irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizon bat atxilotu dute Baionan (Lapurdi), bere bikotekide ohiaren gaur egungo bikotekidea hiltzea egotzita.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, aipatu gertakariak igande goizaldean jazo ziren Tarnosen, Okzitanian. Atxilotua bere bikotekide ohiaren etxera sartu omen zen, Tarnose herrian, dantzaleku batetik itzuli zenean.

Antza, bikotekide ohiaren egungo bikotekidea (40 urtekoa) topatu zuen han, eta, harekin borrokatu ostean, tiro egin zion. Baionako ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen.

Hilketaren ustezko egilea Baionan atxilotu dute, egindakoa aitortzera omen zihoanean. Kotxean aurkitu diote pistola. Polizia-etxean dago oraingoz, eta gertatutakoa hilketa gisa ikertzen ari dira.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Iparraldea Delituak argazkiak Baionako argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa