Gizartea -

Zubietako erraustegia

Zubietako erraustegiaren ondoan beste 2 planta eraikitzeko izapideak, abian

Instalazioak erraustegitik 300 metrora eraikiko dituzte. Aurrekontua 37 milioi eurokoa izango da.

Zubietako erraustegiaren lanak. Argazkia: EFE
Zubietako erraustegiaren lanak. Argazkia: EFE
Zubietako erraustegiaren lanak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) abian jarri ditu Zubietako erraustegiaren ondoan beste bi planta eraikitzeko izapideak. Instalazio batean erraustegiak berak sortuko duen zaborra tratatuko dute eta bestean biogasa ekoitziko dute. 37 milioi euro erabiliko dituzte proiektua gauzatzeko.

Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrak erraustegia eta tratamendu biologiko-mekanikorako planta osatzeko aipatu bi instalazioak eraikitzeko egitasmoa berretsi dute.

Proiektuak asanbladaren % 75aren babesa jaso du; % 9k, berriz, kontra bozkatu du, erakunde horrek agiri baten bidez jakinarazi duenez.

Azpiegitura berriak Eskuzaitzeta industria-gunean eraikiko dituzte, 31.988 metro karratuko lurzoruan, erraustegitik 300 metro ingurura.

Aurreikuspenak betez gero, lanak 2018ko maiatzean hasiko dira eta bi instalazioak 2019an jarriko dituzte martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak