Gizartea -

ISTRIPUA

Hil egin da auto batek harrapatuta Saran larri zauritu den gazteetako bat

28 eta 30 urteko bi anaia harrapatu ditu auto batek goizaldean, oinez etxera zihoazela. Horietako bat oso larri eraman dute Baionako Ospitalera, eta ordu batzuk geroago bertan hil da.

28 urteko gizonezko bat hil da Saran, auto batek harrapatuta

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin Saran, gaur goizaldean, auto batek harrapatuta larri zauritu den bi gazteetako bat.

Lehen ikerketen arabera, auto batek bi gizonezko, 28 eta 30 urteko bi anaia, harrapatu ditu, festetan ibili eta gero etxera oinez zihoazenean. Anaietan gazteena larri zauritu da, kolpearen ondorioz, eta ordu batzuk geroago erietxean zendu da.

Jendarmeak ari dira ezbeharra ikertzen, eta autoaren gidaria Sarako polizia-etxera eraman dute, galdeketa egiteko.

Herriko jaiak ospatzen ari da egunotan Sara, eta bertako alkateak ETBri baieztatu dionez, gaur arratsalderako deitutako ekitaldi batzuk bertan behera utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Baionako bideoak Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa