Gizartea -

'Beldur Barik'

Gazteen artean indarkeria matxista saihesteko programa, abian

Ikus-entzunezko lehiaketa bat da. Parte-hartzaileak jarrera eta eraso sexisten aurka agertu behar dira euren lanetan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunderen 'Beldur Barik' programaren beste edizio bat hasi da gaur, gazteen artean berdintasun eta errespetu jarrerak sustatzeko eta, horrela, indarkeria matxista saihesteko.

Ekimenaren ardatza 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa bat dela gogorarazi du Emakundek. Ikus-entzunezko lan artistikoetan, emakumeen aurkako jarrera sexistak eta indarkeria gaitzesten dituzten argumentuak sarituko dira.

Lanak aurkezteko epea gaur hasi eta azaroaren 13an amaituko da. Banaka edo taldeka (ikastetxe, ikasgela edo elkarte bezala) parte har daiteke.

Aurreko edizioan, 363 lan aurkeztu zituzten 2.348 gaztek. Aurtengo sarituak abenduaren 2an jakitera emango dituzte, ‘Beldur Barik’ topaketan. Bilera jai giroan egingo dute Eibarren, eta eztabaidak, hezkuntza tailerrak eta jolas-jarduerak antolatuko dituzte.

Programak hiru foru aldundien eta Eudelen babesa du, eta baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen, EHUren eta EiTBren lankidetza ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Eusko Jaurlaritza albisteak EHU berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak EITB Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia azken ordukoa EUDEL Gizartea albisteak Gaurko titularrak