Gizartea -

Bizkaia

Afrikako 22 barraskilo erraldoi atzeman dituzte Bilboko Aireportuan

Emakume batek zekartzan, terrarium batean hazteko asmoz. Espezie arriskutsua da, eta galarazita dago horiek ekartzea.

20 cm neurtzen zuten, baina 30 cm-rainoko luzera izan lezakete. Argazkia: Guardia Zibila
20 cm neurtzen zuten, baina 30 cm-rainoko luzera izan lezakete. Argazkia: Guardia Zibila

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Afrikako 20 cm inguruko 22 barraskilo erraldoi atzeman zituen bizirik abuztu amaieran, Bilboko Aireportuan (Loiu).

Hedabideei igorritako ohar batean azaldu duenez, aireportuan prebentzio lanetan egon ohi diren agenteek Lagosetik (Nigeria) etorritako hegaldi baten maletak aztertu zituzten, eta bizirik zeuden 22 barraskilo atzeman dituzten horietako batean.

Maletaren jabea espainiar bat da, Nigeriakoa jatorriz, eta aipatutako herrialde afrikarrean hartu zituen terrarium batean hazteko asmoz.

Afrikako barraskilo erraldoia lurreko barraskilo espeziea da, Achatinidae familiakoa, eta Espezie Exotiko Inbasoreen Katalogo Espainiarrean jasota dago.

Gainera, munduko 100 espezie inbaditzaile kaltegarrienen artean kokatu du Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunak, kolonizatzeko gaitasunagatik. Halaber, bertoko espezieek, habitatak eta ekosistemek horren kalte handia jaso dezakete. Hainbat parasito eraman litzake, eta horiek gaixotasun ugari sor litzakete; meningoencefalitisa eta angiostrongiliasisa, esaterako.

Argazkia: Guardia Zibila

Argazkia: Guardia Zibila

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Bilbo berriak Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak