Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sexu erasoa Donostian: Emakume batek sexu erasoa salatu du asteburuan

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu erasoa salatu du Donostian

eitb.eus

2017/09/12

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du. Udalak, bestalde, elkarretaratzea deitu du ostegunerako, Alderdi Ederren, 12:00etan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Emakume batek sexu erasoa pairatu duela salatu du asteburuan. Erasoa Donostiako Alde Zaharrean gertatu zen.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez, erasoa aipatutako gunean gertatu zen larunbat goizaldean, irailaren 9an.

Biktimak salaketa aurkeztu ostean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta zabalik dago oraindik.

Donostiako Udalak hedabideei igorritako ohar baten bidez, "erabateko irmotasunez gaitzetsi du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da".

Udalak, gainera, bilkura deitu da datorren ostegunerako, 12:00etan, Alderdi Ederren, eta herritarrei horren moduko erasoen aurka manifestatzeko deia egin die.

Halaber, Udalak biktimaren "esku jarriko ditu Udalaren arreta zerbitzuak, eta babes juridiko, sozial eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia".

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena