Gizartea -

Abisu horia, indarrean

Emakume bat zauritu da Donostiako Pasealeku Berrian olatu batek kolpatuta

47 urteko emakumea argazkiak ateratzen ari zen, olatu handiengatik abisu horia ezarrita dagoen arren.

Jorge Oteizaren eskulturatik gertu jazo da gertaera. Argazkia: Danel Martinez
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Danel Martinez
Jorge Oteizaren eskulturatik gertu jazo da gertaera. Argazkia: Danel Martinez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko emakume bat zauritu da gaur Donostiako Pasealeku Berrian olatu batek kolpatuta, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Gertaera 10:30 aldera jazo da. Emakumea itsaso zakarrari argazkiak ateratzen ari zen Jorge Oteizaren eskulturatik gertu, olatuak bete-betean harrapatu duenean.

Donostia Ospitalera eraman dute, beso bat hautsita eta hainbat kontusio baitzituen.

3,5 metrorainoko olatuak egon daitezkeela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur, eta Donostiako Udalak, badaezpada, ibilgailuentzat itxi du Pasealeku Berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Alerta meteorologikoak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kantauri itsasoa