Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sanferminetan izandako bortxaketa baten ustezko egilea, kartzelara

Gizartea

Indarkeria matxista

Sanferminetan izandako bortxaketa baten ustezko egilea, kartzelara

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

2017/09/12

15 urteko emakume bat bortxatu zuten sanferminetako azken egunean Milagrosa auzoan. Ustezko erasotzailea 32 urteko iruindarra da.

  • Sexu erasoen kontrako kontzentrazioa Iruñean. Argazkia: EFE

    Sexu erasoen kontrako kontzentrazioa Iruñean. Argazkia: EFE

    Sexu erasoen kontrako kontzentrazioa Iruñean. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegiko epaileak kartzelara bidali du aurtengo sanferminetako azken egunean izandako bortxaketaren ustezko egilea. 15 urteko neska batek Milagrosa auzoan bortxatu egin zutela salatu zuen.

Ustezko erasotzailea 32 urteko iruindarra da. Espainiako Poliziak pasa den asteburuan atxilotu zuen, Iruñeko segurtasun kamerak errepasatu eta adingabeak erasotzailea argazki bidez eta ikuskapen saioan identifikatu ostean.

Erasoa uztailaren 14an gertatu zen, sanferminetako azken egunean, Iruñeko Milagrosa auzoko Tomas Caballero plazako lorategian. 15 urteko neskak jarritako salaketaren arabera, erasotzaileak etxera laguntzeko eta sexu harremanak izateko eskaintza egin zion, eta ezezkoa eman ondoren behartu eta hirutan bortxatu zuen.

Instrukzio epaileak bere autoan azpimarratu duenez, akusatuak sexu abusu delitua egin izanaren zantzuak daude; izan ere, biktimaren testigantzak bat egiten du mediku forentseek emakumeari egindako esplorazioekin. Beraz, delituen larritasuna aintzat hartuta, akusatua kartzelara bidali du.

"Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landua izan da, eta eitb.eus-ek itzulia".

______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena