Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gasteizko Udalak argi berdea eman dio Errekaleor eraisteari

Gizartea

Gasteiz

Gasteizko Udalak argi berdea eman dio Errekaleor eraisteari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/09/13

300 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Andre Maria Zuriaren Plazan, auzo autogestionatuaren alde.

  • Elkarretaratzea Andre Maria Zuriaren plazan. EFE

    Elkarretaratzea Andre Maria Zuriaren plazan. EFE

    Elkarretaratzea Andre Maria Zuriaren plazan. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gasteizko Udalaren Ensanche 21 elkarteak onartu egin du Errekaleor auzo okupatua eraisteko proiektuaren esleipena.

Uztailaren 21ean, udal elkarte horren kontratazio mahaiak 10 enpresaren proposamenak aztertu zituen, eta proiektua 50.000 eurotan lizitatu zuten.

Gaur, Ensanche 21ek Bimsurvey enpresari esleitu dio eraiste proiektua, 34.000 eurotan (BEZa zenbatu gabe).

Orain, konpainia horrek hilabeteko epea izango du eraiste lanen ildo nagusiak idazteko.

Horren ostean, Udalak lanak gauzatzeko esleipena egingo du; oraingoz, epe barik.

Udaletik azaldu dutenez, epeak okupak etxeetatik botatzeko abiatutako auzi judizialaren araberakoak izango dira.

Gainera, auzoa husteko prozesuan beharrezkoa balitz, okupak identifikatzea eskatu dio Udalak Udaltzaingoari, EAJk, PSEk eta PPk alde bozkatuta.

Elkarretaratzea

Bien bitartean, Errekaleor Bizirik plataformak elkarretaratzea egin du Andre Maria Zuriaren Plazan, auzo okupatuari babesa agertzeko.

Jonbe Agirre kolektibo horretako kideak azaldu duenez, Errekaleorren aldeko defentsa onena "parte-hartze prozesua garatzen jarraitzea" da.

Horren esanetan, oraindik ez dakite noiz hustuko dituen Udalak.

2013tik autogestioan

Errekaleorreko 192 etxebizitzak 2013an okupatu zituzten, eta, harrezkero, biztanleek hainbat azpiegituraz hornitu dute auzoa: okindegia, liburutegia... Egun, 150 pertsona bizi dira bertan.

Maiatzaren 18an, Iberdrolako teknikariek argindarra moztu zuten, instalazioa arriskutsua zela argudiatuta, eta istiluak eratu ziren Ertzaintzaren eta okupen artean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena