Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Emakume baten gorpua aurkitu dute Uztaritzen, indarkeria zantzuekin

Gizartea

Ipar Euskal Herria

Emakume baten gorpua aurkitu dute Uztaritzen, indarkeria zantzuekin

EiTB.EUS

2017/09/14

Esku-hankak lotuta eta begiak tapatuta topatu du bart bikotekideak. Jendarmeek ikerketa abiatu dute.

  • Hildako emakumea haurdun zegoen. Argazkia: EiTB.

    Hildako emakumea haurdun zegoen. Argazkia: EiTB.

    Hildako emakumea haurdun zegoen. Argazkia: EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Haurdun zegoen emakume baten gorpua aurkitu dute Uztaritzen (Lapurdi), indarkeria zantzuekin.

Samuel Buelta Simon Baionako fiskalak adierazi duenez, bikotekideak topatu du bart, etxe ondoko errepide batean. Biktimak 23 urte zituen eta esku-hankak lotuta, begiak tapatuta eta aurpegian ubeldura ugari zituen. Dirudienez, aurpegiko hematomek eragin diote heriotza. Autopsiaren emaitzak irailaren 15ean jakinaraziko dituzte.

Jada onik dagoen arren, bart gizona ospitalera eraman zuten, shock egoeran baitzegoen. Fiskalak adierazi duenaren arabera, Jendarmeek bikotekidea, familia eta ingurukoak galdekatu ditu. Etxean ez dute lapurreta zantzurik aurkitu.

Paueko Jendarmeriak ikerketa abiatu du, eta oraindik ez du hipotesi nagusirik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena