Gizartea -

Nafarroa

Etxebizitzen alokairuan iruzur egiten ari direla ohartarazi du Foruzaingoak

Azken egunetan, bost kasu atzeman dituzte: bi Iruñean eta bana Burlatan, Lizarran eta Bizkaian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak ohartarazi duenez, etxebizitzen alokairuan iruzur kasuak atzeman dituzte. Orain arte bost iruzur kasu antzeman dituzte: bi Iruñean eta bana Burlatan, Lizarran eta Bizkaian.

Foruzaingoaren esanetan, iruzurgileek gezurrezko iragarkiak jartzen dituzte alokairurako atari ezagunetan.

Balizko maizterrarekin harremanetan jarritakoan, hilabete bateko alokairua eta hilabete bat edo biko bermea ordaintzeko eskatzen diete biktimei, eta atzerriko kontu korronte baten zenbakiak ematen dizkiete dirua sartzeko.

Hori guztia, etxea ikusi gabe, "erreserba" egiteko.

Foruzaingoak emandako aholkuen arabera, alokairurako etxebizitza bat badagoela baieztatu behar da lehenengo, eta ez da transferentzirik egin behar pertsona ezezagunek atzerrian dituzten kontu korronteetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Nafarroa Iruzurrak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Lizarra Nafarroako Foru Polizia