Gizartea -

Gipuzkoa

Marihuana plantazio bat atzeman dute Usurbilgo pabilioi zahar batean

Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.

Ia 2.000 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak. Argazkia: Ertzaintza
Ia 2.000 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak. Argazkia: Ertzaintza
Ia 2.000 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak. Argazkia: Ertzaintza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usurbilgo (Gipuzkoa) pabilioi zahar batean ezkutatuta zegoen marihuana plantazio bat atzeman du Ertzaintzak, eta osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta bi pertsona atxilotu ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotuek Usurbilgo Udalaren baimenik gabe gauez egiten zituzten obren harira jarri zuten martxan polizia operazioa. Hala, zaintze eta kontrol lanak ezarri zituzten, pabilioi zahar horretan arau-hausteren bat egiten ari zirenaren susmoa izanda.

Ostegun gauean, pabilioi horretatik irten zen gizonezko bat atzeman zuen Ertzaintzak, eta lekutik ihes egiten ahalegindu zenean bi agenteri eraso egin zien.

Ondorioz, autoritatearen kontrako delitua leporatuta atxilotu zuten gizonezkoa.

Polizia operazio berean, ertzainek 1.950 marihuana landare atzeman zituzten pabilioian. Horrez gain, argiztapen sistema indartsua, aireztagailuak, lanpara bereziak eta ureztatzaileak atzeman zituzten.

Ikerketa zabalik dago eta ez dute baztertu pertsona gehiago atxilotzea.

KALAMUA USURBILEN ERTZAINTZA 2

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak albisteak Gizartea albisteak Usurbil argazkiak Eguneko albisteak