Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat larri zauritu da Irañetan zuhaitz batetik erorita

61 urteko gizonezkoak kolpe handia jaso du buruan eta sorbaldan, eta zauri larriak zituenez, helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko gizonezko bat larri zauritu da Irañetan (Nafarroa), bere etxean zegoela, zuhaitz batetik behera erori ostean, Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez.

Istripua 12:43ak aldera jazo da. Gizonezkoak kolpe handia jaso du buruan eta sorbaldan, eta zauri larriak zituenez, helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Gaurko azken orduko albistea