Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu-abusuak jasan ditu Donostian

Gizonezko batek emakumezkoari sexu-ukituak egin dizkio, eta horrek aurre egin dionean, ustezko erasotzaileak kolpatu du. Udaltzaingoak atxilotu egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du larunbat honetan gazte bati sexu-abusuak eta eraso fisikoa egitea leporatuta. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertaera 07:00ak aldera jazo da, Egia auzoko taberna batean.

Gizonezkoak emakumezkoari sexu-ukituak egin dizkio, eta horrek aurre egin dionean, ustezko erasotzaileak biktima kolpatu du. Porrontxoak herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Egia auzoan.

Erasoaren berri izan ostean, Udaltzaingoak bilaketa-operatiboa abiatu du, eta handik gutxira ustezko erasotzailea atxilotu dute Mundaizeko zonaldean.

--------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak