Gizartea -

Goitondo industrialdea

Sute batek kalte handiak egin ditu Mallabiko enpresa batean

Sua 16:15 aldera kontrolatu dute Iurreta, Basauri eta Eibarko suhiltzaileek. Suteak ke beltza sortu du.

Mallabiko enpresa sutearen ostean. Argazkia: EiTB
Mallabiko enpresa sutearen ostean. Argazkia: EiTB
Mallabiko enpresa sutearen ostean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da Mallabiko (Bizkaia) txatartegi batean, eta suak “kalte handiak” egin ditu Goitondo industrialdeko enpresan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, alboko lantegiak hustu behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.

Sutea 15:00ak aldera hasi da, eta 16:15 aldera kontrolatu dute Iurreta, Basauri eta Eibarko suhiltzaileek. Oraindik, baina, ez dakite zer dela eta piztu den.

Suteak ke beltzeko zutabe trinko bat sortu du, eta inguruko herrietatik ikusi ahal izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Suteak albisteak Albisteak Durangaldea gaur