Gizartea -

TRAFIKOA

Motor-gidari bat hil da Berrizen

52 urteko durangar bat da hildakoa. Istripuaren lekuan artatu dute larrialdi-zerbitzuek, baina bertan hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat hil da, gaur arratsaldean, motoan zihoala lurrera erorita. BI-3321 errepidean izan da ezbeharra, Berriz parean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

52 urteko durangar bat da hildakoa. Istripuaren lekuan artatu dute larrialdi-zerbitzuek, baina bertan hil da.

13:50ean izan da istripua, Elorrioko noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gizartea albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Berriz Durangaldea azken ordukoa