Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kilometroak 2017 Oñatin: Txantxiku Ikastolaren balorazioa

Gizartea

Gipuzkoako ikastolen alde

Aurreikuspenak gainditu egin dira Kilometroak 2017 jaian

EITB.EUS

2017/09/24

Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo edizioa Oñatiko Txantxiku ikastolak antolatu du. "Jendeak erantzun bikaina eman dio egunari", azpimarratu dute ikastola horretako bozeramaileek.

1:09
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Milaka lagunek bete dute Oñati igande honetan, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiarekin bat egiteko asmoz. Kilometroak jaiaren aurtengo edizioa Txantxiku ikastolak antolatu du, eta ikastola horren proiektuak, hain justu, aurrera egin dezan bultzada handia eman diote Oñatin bildutakoek.

Bost kilometro inguruko ibilbidea prestatu dute gaurko, eta adin guztietarako ekitaldiz beteriko egitaraua, tartean, kultur eta ikuskizun eskaintza, gazteentzako erronka lehiaketa, artzain txakur txapelketa, jateko eta edateko gune ugari eta jolasteko espazio handiak. Eguraldi ederra lagun, "jendeak erantzun bikaina eman dio egunari", jaiaren antolatzaileen hitzetan.

Gauzak horrela, oso balorazio ona egin dute, eta Txantxiku ikastolak egun honetarako jarritako aurreikuspenak "gainditu" egin direla azpimarratu dute. Horrekin batera, jaia "normaltasunean eta giro bikainean" garatu dela nabarmendu dute, eta horretan lagundu dute egunean zehar antolakuntza lanetan aritu diren 1.600 lagunek.

Aldarrikapenerako tartea

Ekitaldiekin gozatzeaz gain, aldarrikapenerako tartea ere izan da. Horren harira, Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak Hezkuntza Lege berria aldarrikatu du. "Gaur egun gure hezkuntza sistemak dituen gabezia, ahuldade, zulo eta bestelakoen iturburua da egungo legedia", adierazi du. Zentzu berean mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, "denen artean hezkuntza sistema hobetzeko" deia egin baitu.

Datorren urteko Kilometroak jaia antolatzearen ardura Urretxu-Zumarragako Ikastolak hartu du. Ikastola horretako ordezkariek oso pozik jaso dute lekukoa, eta 2018ko edizioa antolatzeko irrikan direla adierazi dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena